viernes, 26 de noviembre de 2010

Zure izena edo abizena euskarazko grafiaz jarri gura duzu, gaur egun oso erraz-erraza da. Hona hemen  argibideak.


Zer behar duzu izena euskaratzeko?
Tramitea Udaletxean dagoen Bake Epaitegietan egin behar da eta honako agiri hauek erman behar dira: nortasun agiria, familia liburua eta errolda agiria. Azken hau udaletxean eskatu behar da.

18 urte baino gutxiago badituzu, zure gurasoek egin beharko dute eskabidea, familia liburua aurkeztuz. Euskal grafiaz idazteaz aparte, zure izena aldatu nahi baduzu ere, horretarako aukera dago. Hala ere, dokumentu gehiago behar dira hau burutzeko.
Euskal grafismoraz bueltatu, sustatzaileek argi utzi dutenez, garrantzitsua da epaitegira joan aurretik norbere abizena euskaraz nola idazten den jakitea. Zure abizena euskeratzerakoan Euskaltzaindiaren arauak jarraitu behar dituzu. Akademietan jartzen diren arauak bete behar dira.
Zer behar dugu abizena euskaratzeko?
Gure abizena euskaratzeko bi baliabide nagusi daude, Esukaltzaindiaren web gunea edo Euskara zerbitzuak. Web gunean oso argi dago. www.euskaltzaindia.net/eoda/ helbide honetan sartuz gero, zure abizena idatzi eta euskaratu egiten dizu automatikoki. Izenekin ere funtzionatzen du. Euskarazko izenak erdaraz ikusteko aukera eskaintzen dizu baita ere.
 Aldaketa hau egiteko prest daudenak, kontuan izan behar duzue azken puntu garrantzitsu bat. Epaitegian egindako aldaketak balio izateko, hiru hilabete dituzu NAN aldatzeko, bestela dokumentazio horrek balioa galtzen du eta berriro ere hutsetik hasi behar da.
Erraz-erraza da, 

viernes, 19 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIAK: SAREKO EUSKARAZKO BILATZAILEAK


Interneten nabigatzean, zerbaiten inguruko informazioa bilatu nahi denean, betiko bilatzaile erraldoietara jotzen da normalean, hau da, Google, Yahoo eta MSN Live bilatzaileetara. Informazioa ingelesez edo gazteleraz lortu nahi bada bilatzaile horiek emaitza onak ematen dituzte, baina zer gertatzen da lortu nahi diren webguneak euskarazkoak badira? «Energia » hitza bilatuz gero, zenbatgarren azaltzen da lehenengo euskarazko webgunea?
Horretarako daude euskarazko bilatzaileak. Aspaldi honetan euskara indarra hartzen ari da interneten eta euskaraz lan egin nahi izanez gero gero eta beharrezkoagoak dira euskarazko bilatzaileak. Izan ere, euskarazko bilatzaileak, Google web gunearen antzera, bilaketak egiteko web guneak dira, baina euskal gaietan bakarrik aritzen dira. Bilatzen ari den informazioarekin zerikusirik duenik bilatzailearen datu-basean ba ote dagoen ikusteko balio du. Bilaketaren emaitzak beste web guneetara estekak eskaintzen ditu.

Hona hemen euskarazko bilatzaile garrantzitsuenak:

Kaixo!
Helbidea: www.kaixo.com
Kaixo! bilatzaile elebidunak aurten hamairu urte bete ditu sarean (Googlek gutxiago ditu), Euskal Herriko webguneen lehenengo bilatzaile propioa izan zela esan daiteke. Hor, euskarazko eta gaztelerazko edukia duten web orriak agertzen dira, eta, euskarazko bilaketak egiterako orduan, ez du teknologia berezirik erabiltzen.

Jalgi
Helbidea: www.jalgi.com
Jalgi bilatzailea EHUko Informatika fakultateko proiektu baten fruitua izan zen eta euskararen tratamendurako teknologiak aplikatzen zituen lehen bilatzailea izan zen. Jalgi, bere jarduerak lehenagotik hasi bazituen ere, 2000 urtean hasi zen bilaketak eskaintzen. Gaur egun ere martxan da webgunea; ohiko bilaketez gainera, entziklopedietan eta mapetan egitekoak ere eskaintzen ditu.

Aurki
Helbidea:www.aurki.com
Aurki proiektua Eibar.org elkarteak jarri zuen martxan 1999an; euskarazko webguneak soilik bilatuko zituen bilatzailerik ez zegoela eta, web gune horiez osatutako direktorio gisa hasi zen. Dmoz nazioarteko proiektuaren babesean eman zituen bere lehenengo urteak, baina proiektua indarra galduz joan zen eta 2005 hasieran RSS jarioen bilgune bihurtu zen. Han, euskarazko hedabideak, blogak, agendak eta RSS jarioa eskaintzen duten webguneak biltzen dira oro har

Elebila
Helbidea: www.elebila.eu
Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin. Euskarazko bilaketak egiteko orduan bi arazo nagusi daude: alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Euskarak sarean duen pisua txikia dela-eta, “anorexia” edo “energia” bezalako hitz teknikoak bilatuz gero euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Eta berdin gertatzen da “Newton” edo “Egipto” bezalako izen bereziekin, eta “katu” edo “esne” bezalako hitz laburrekin ere. Elebilak arazo hau konpontzen du.
Bestalde, euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak inoiz ez dira osoak: “energia” bilatzen badugu hitz zehatz hori duten dokumentuak agertzen dira soilik, eta “energiaren kontsumoa handitu da” moduko esaldiak ez dira emaitzan agertzen. Elebila arazo honi aurre egiteko prestatuta dago. Gainera, direktorio-teknologia erabiltzen duten bilatzaileek bertan gordeta dauden webguneetan bakarrik egiten dituzte bilaketak, hau da, webgune berri bat euskaraz ateratzen denean norbaitek erregistratu egin behar du orri emaitzetan ager dadin. Elebilan, aldiz, ez da horrelakorik egin behar; bilaketarako bilatzaile handien datu baseak erabiltzen direnez, web orri berriak emaitzetan agertzeko, ez da norbaitek horiek erregistratu arte zain egon behar, lan hori bilatzaile handiek egiten dute. Horrela, Elebilan bilatzen den informazioa inork susma ez dezakeen webgune batean baldin badago, emaitzan azaldu egingo da.
Beraz, lanak euskaraz egin behar dituztenok, euskararen presentzia Interneten aztertu duzuenok, Internet euskaraz erabili nahi duzenok…. Erabili euskarazko bilatzaileak!


miércoles, 17 de noviembre de 2010


Dakizuen bezala Azaroaren  25an Genero indarkeriaren kontrako egun internazionala ospatzen da, hau dela eta,  hainbat jardunaldi aurkituko ditugu
Genero indarkeriak diskriminazioa, desberdintasun egoera eta gizonek emakumeen gain duten botere harremana agerian uzten ditu eta indarkeria hau bikote direnek edo izan direnek edo elkarrekin bizi ez arren emakumeei afektibitatearen antzeko harremanez lotuta egon direnek emakumeengan gauzatzen dute.
Gaurkoan Deustua-San Inazioko Modulu Psikosozialeko emakume zerbitzuak, antolatu duen jardunaldiaren  berri ematen dizuegu:
"Genero sistema eta sexismoaren eragina gizon zein emakumeengan"

Azaroaren 29 eta 30an, Bilboko Irakasleen Unisbertsitate Eskolako Areto Nagusian antolatuko da.
Blog honen bitartez parte hartzera animatzen zaituztegu!!

viernes, 5 de noviembre de 2010


EA ASMATZEN DUZUN BIHARKO EGURALDIA
Hona hemen gaurko eguraldia
Goiz-lanbroa eta lainoguneak izango ditugu zokoetan eta hodei hondar batzuk ere bai zeruan goiz partean. Baina gainerako orduetan giro eguzkitsua; zerua nahiko urdin ikusiko da, gainera. Tenperaturari dagokionez, gorabehera handirik ez, eguneko maximoak 20 eta 22 ºC artean kokatuko dira.
·                           Tenperaturak
·                           Bilbao: 14 - 22 ºC
·                           Donostia: 13 - 20 ºC
·                           Gasteiz: 8 - 21 ºC
·                           Iruña: 10 - 21 ºC
·                           Baiona: 11 - 19 ºC
·                           Donibane Garazi: 13 - 21 ºC
Baina zer gertatuko da bihar eta etsi?
Azken bolada honetan oso eguraldi ona eduki dugu lan egunetan baina asteburua heltzen denean eguraldia okertu da.
Etxeko igogailuan hizpide nagusia, harategian bere txandaren zain
dagoen jendearen artean ere bai. Egunean zehar zenbat hitz egiten den
eguraldiari buruz ez dago kalkulatzerik. Ohikoena, iragarpenak
albistegiaren ondoren ikustea izaten da, baina Interneten ere badira
horretarako baliabideak. Gainera, askotan, informazio sakonagoa ematen dute.

Ea asmatzera ausartzen zaren zelako eguraldia egingo duen bihar.......