viernes, 17 de diciembre de 2010

Horra Horra Gure Olentzero...!!!!!!!!!


Olentzero Euskal Herrian Eguberria iragartzen duen pertsonaia da, Eguberriaren bi zentzuetan: neguko solstizioa, betidanik; eta Jesusen etorrera, kristautasuna ezarri zenez geroztik. Tradizio batzuetan, bizirik iraun duen azken jentila da, basajaun eta basandererekin batera.

Kristautasunaren aurreko pertsonaia dela dirudi, ziurrenik jentil bat. "Onentzaro", "Onontzaro" (Larraunen) edo "Orentzaro" (Leitza eta Berrueta aldean) izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; Lope Martinez de Isastik, XVII. mendeko aipu batean, onen-(tz)aro, hau da, «gauza onen garaia» esan nahi duela dio; eta, XX. mendean, Azkuek ere uste bera du.
Beste hipotesia, "eskean ibiltzeko garaia" da: "Oles egitea", agur egitea alegia, gabonetako eta Santa Ageda bezperako kopla zaharretan maiz agertzen den esapidea da (Zorion etxe honetako denoi/ oles egitera gatoz/ aterik ate ohitura zaharra/ aurten berritzeko asmoz); hortik oles-aroa, hau da, etxez etxe kantuan janari eta diru eskean ibiltzeko garaia, gero merendu edo afari legea egiteko.

Julio Caro Baroja etnologoaren iritziz berriz, izena, eta batik bat hitz hasierako "O" hotsa, gabonetan kantatzen ziren elizako kantuekin lotua dago, maiz letra honekin hasten baitziren.
Azkenik, beste autore batzuen iritziz, "Olen" frantsesezko "noël" hitzaren metatesi batetik letorke, bainan forma lehena "Onen" da, ez "Olen".

viernes, 3 de diciembre de 2010

EUSKARAREN EGUNA


GAUR EUSKARAREN EGUNA DA!!!


Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.




Gaur Bilbon arrera bat egongo da Udaletxean, saribanaketa arratzaldean eta publizitatea emanez txirrindurali batzuk ikus ditzakegu, Udalaren partez behintzat, gauza gehiagorik ez.
Donostian, ostera, arratsaldean Boulevardean jarriko den karpan euskarazko kultur ekintzak eta talde euskaldunen kontzertuak antolatuko dira arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
 

20:00etan, Antzoki Zaharrean, oso gutxitan ikus daitekeen saioa egongo da: bi bertsolarik, Kubako bi repentistek eta Uruguaiko bi payadorek inprobisazio saioa eskainiko dute. Eta bukatzeko, Gaztezulo bideo lehiaketako sari-banaketa eta festa izango da gaueko 22:00etatik aurrera Doka kafe antzokian.

Beste aldetik, Gazteizen kontzertu interesgarri batzuk egongo dira.


Gure partez, Agintzariren partez, euskara erabiltzeko animatzen zaituztegu!!!! Ondo izan!!!!