miércoles, 21 de diciembre de 2011

miércoles, 7 de diciembre de 2011





LEHIAKETAREN IRABAZLEAK





Lehenengo saria “Asteburua” :

Rosa Garai


Bigarren  saria “Relax”:

Mikel Gorostiza


Hirugarren saria: “Janaria”:

Fatima Sánchez, Daniel Gómez eta Maitane Ganzabal


Laugarren saria: “ El Corte Inglesen erosteko 30 euroko txartela”

Egoitz Basaras


Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei !!

viernes, 2 de septiembre de 2011

Kaixo denoi,

Oporrak pasa eta gero, martxan jarri gara eta berriro hemen gaude, geure euskara blogean, txintxo txintxo.
Oporraldi luzatu nahi dugun arren, denok buru belarri hasi behar dugu lanera. Beraz, idei berriren bat ondo datorkigu. Hona hemen bi proposamen:

  • Eiseetan erabiltzaileekin pertsonal arloa landu behar dugu. Gure helburuen azpian autoestima garatzea dago beti. Batzuetan, nerabeekin lantzeko itxura (ile orrazkera, arropa, piercings…) aitzakia izan daiteke. Horretarako, nerabe talde batean, Eise Santutxun ileapantzaile terapeuta bat erabili dute. Hitzaldi labur bat eman ondoren bikotez jarri ziren eta elkarri egin zioten orrazkera. Simplea dirudi, baina ondorio harrigarriak atera zituzten.
Terapeuta honen web kontsulta dezakegu eta eiseko experientzia gehiago jakin nahi baduzue deitu hezitzaileei (94.411.50.19).
Hemen daukagu terapeuta honen web orria, berari buruz pixka bat ezagu dezagun: http://xuxiart.wordpress.com/pequeno-curriculum
Eragozpen bakarra dirua da, normalean eiseetan ez gaude diru sobran eta 50 euro ordukoa da, beraz, pentsatzekoa da. Hala eta guztiz ere, galdetzera animatzen zaituztegu!!!
  • Bigarren proposamenari dagokionez, kontsumori buruzkoa da, Kontsumo gelak, hain zuzen. Eusko Jaularitzako zerbitzua denez dohanik da. Taldeentzako hitzaldiak eta tailerrak prestatzen dituzte. Gai dezente daude, adibidez: elikadura, teknologia-berriak, ciberbulling, erosketak eta abar.
Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte web gune honetan: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2262/eu/

Seguraski, zuek proposamen interesgarri asko dakizue, erabili duzuelako edo entzun duzuelako. Bi minutuan idatzi zure ideia, urtean zehar baten batek ziur erabiliko du.




viernes, 24 de junio de 2011



Urteko egunik luzeenean eguzkiak hamasei orduz argitzen du, eta gauak zortzi ordu baino ez du irauten. Antzinako garaietatik begiratzen du gizakiak zerura. Eguzkia, ilargia eta planeten kokapena direla-eta hainbat ohitura eta eraikin sortu dira gizarte guztietan.


Hiru astez eguzkia ez dela mugitzen ematen du. Hau da, egunak argitzean, eguzkia eskuinetara joan beharrean gorantz doala ikusten da. Solstizioaren garaian gertatzen da hori, Eguzkiaren ibilbidearen aldaketa horren lekuko dira gizartean zabaldu diren ohiturak eta erranak, esaterako, honakoa dio esaera zahar batek, San Juan egunari buruz: «Eguzkia dantzan altxatzen da».



San Juan gaua urteko gaurik motzena da eta urtero gure herrian, beste askotan bezalaxe, sutzar handia egiten dira, gaua heltzean eta errautsen gainetik salto egin behar da. San Juan suak, eta egun berarekin lotutako sinesmen eta ohitura asko, kristautasunaren aurreko festekin eta solstizioa gurtzearekin lotuta daude.

San Juan eguna opor saioren aurrelaria da, opor usai sumatzen dugu, oporretan euskaraz jarraitzeko aukera ezberdinak daudela gogoratzen dizuegu, hauen artean Uda lekuak euskaraz umeentzako,barnetegiak, etb.

Sarrera honekin San Juan usaia datorrela eta  irailera arte agurtzen gara.

viernes, 10 de junio de 2011


EOI MATRIKULA OFIZIALA

Hurrengo hilabetean hasiko da epea 2011-12 matrikula oficiala egiteko: Ekainaren 29tik uztailaren 14ra.
Para animarnos a estudiar euskera, de una manera más económica y que suponga menos horas, la escuela de idiomas es una opción interesante. Semanalmente suponen algo más de 4 horas de clase y el pago del curso anual es de 70€. La pega que todos y todas comentamos es que no se avanza tanto como en un euskaltegi y mucho menos podemos esperar que se haga mintzapraktika. Pero tal y como andamos siempre con prisas y a falta de tiempo, es una forma de meternos poco a poco.
Orri honetan bilatu ahal duzue informazio gehiago.


viernes, 20 de mayo de 2011

SAHARA MARATOIA, 2011: “LASTERKETA BAT BAINO GEHIAGO”




Londres, Berlin, New York, Honolulu, Amsterdam, Rio de Janeiro...munduko hiri askotan egiten dira maratoiak.  Batzuk besteak baino ezagunagoak, ospetsuagoak, jendetsuagoak; baina denetan bereziena dena Saharakoa da, munduan bakarra baita errefuxiatu kanpamendu batean eta basamortuan burutzen dena.

Otsailaren amaieran munduko 25 herrialde baino gehiagoko 878 atletak parte hartu zuten Saharako El Aaiun, Auserd eta Smara errefuxiatuen kanpamenduen arteko Saharako XI. maratoian. Lasterketaren helburua Saharako herriak Aljeriako basamortu gogorrean bizi duen egoera gizarteratu eta salatzea da, eta bertako errefuxiatu kanpamenduetan laguntza humanitarioko proiektuak bideratu ahal izateko diru laguntzak jasotzea.

Kirol proba Aljeriako basamortuan aurkitzen diren saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, Tinduf hiriaren inguruan antolatzen dute  eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Korrikalarien artean, Ainhoa Solozabal, (Agintzariko Euskara Koordinatzailea eta Zuzendaritza taldeko kidea) beste hainbat euskaldunekin batera; ilusioz, gogoz lasterketan parte hartu du, izan ere  10km  egiteko kemena eta adorea izan du. Atzerantz begira, esperientzia ahaztezin bat lez kontatzen digu han bizitakoa, ikusitakoa, sentitutakoa…

Euskara Batzordekoek, berarekin hitz egiteko aukera izan dugu, han bizitakoari hitzak jartzeko eskatu diogu Ainhoari,  egunotan zerbitzuetan jasoko dituzuelarik bere berbak, irakurgai izango duzue entrebista osoa! Eskerrak eman Ainhoari,  batetik han bizitakoa gurekin konpartitzearren eta bestetik, hiru hamarkadako sufrimenduak, belaunaldiz belaunaldi igaro dena eta milaka gizakien itxaropena ehorzten duena Tinduf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan euren jaioterritik urrun basamortu idorrenean, hor dirauela gogoraztearren. 
Eskerrik asko Ainhoa!

martes, 22 de marzo de 2011

Korrika Mezua

 

 

Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?
AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA¹ da:


Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina…
Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.
Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.
Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.
Euskalakaria alaia da.
Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.
Euskalakaria bizizalea da.
Euskalakaria naiz ni.
Euskalakaria haiz hi
Euskalakaria da bera.
Euskalakariak gu gara.
Euskalakaria zara zu.
Euskalakariak zuek zarete.
Euskalakariak haiek dira.
Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe. Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe.
Tipi-tapa, tipi-tapa… Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia eta protagonismoa aldarrikatu nahi ditugu.
Tipi-tapa, tipi-tapa…  Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakari izango diren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azken helburua.
Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!

viernes, 25 de febrero de 2011

"ZER GARA GU, NOR GARA GU"



 HAURRENTZAKO ETA EUSKARA IKASLEENTZAKO JOKOA
Guraso batek bere seme-alabek jolasen bidez euskal kultura ezagutzeko eginiko jokoa da 'Zer gara gu, nor gara gu'. Haurrentzako pentsatua da, bai, baina Gotzon Barrueta egileak  dionez, makina bat euskaltegitan ere ari dira dagoeneko erabiltzen, ikasleen artean euskaraz jolastu eta aldi berean Euskal Herriari buruzko jakingarriak ikasteko.

Jokoan honelako galderak aurki ditzakegu: 'Nor da Bizkaiko idazlerik ezagunena, Kirmen Uribe ala Mortadelo?' Erantzuna errazegia dela? Ba, hala ere jokoak engantxatu egiten omen du. Zergatik? Gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen linka:




Beraz, jolastera animatzen zaituztegu eta ea nor den irabazle………..

viernes, 11 de febrero de 2011

Aurten aurkeztuko naiz Hezkuntzako Eskoletako azterketara, zer egin behar dut?? Ea hemen, MATRIKULA LIBREARI BURUZKO INFORMAZIOA:





Gogora ezazu eskaera egiteko eta ordaintzeko epea  otsailaren  11ko martxoaren 4ko arte izango dela, biak barne.


Hemen ditugu euskarako baliokidetzak:


viernes, 28 de enero de 2011

"Aquí se habla en español", "Usted me ha entendido y no hace falta más", "En español o no entras"
"Ici on parle en français!", "Vous m’avez compris", "En français sinon vous ne rentrez pas"…

NOIZBAIT HONELAKORIK ERANTZUN AL DIZUTE?
Ba, horrelakoetan jo ezazu... EUSKARAREN TELEFONORA!
"Euskararen telefonoa" Hizkuntz Eskubideen Behatokiak sortutako doako zerbitzua da. Hizkuntza-eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahi duen zerbitzu hau, Euskal Herriko edozein herritarren eskura dago.
Zerbitzu honen egitekoak honako hauek dira:
-Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak babestu eta defendatu ez ezik urratzen direnean salatu ere egiten ditu.
-Euskal Herrian euskaraz hitz egiteko, administrazioari zuzendu eta administraziotik zerbitzuak jasotzeko (osasuna, hezkuntza, justizia, informazioa edo beste edozein zerbitzu), bai eta orokorrean gizarteak eskaintzen dituen aukerak euskaraz baliatzeko euskal hiztunek dituzten eskubideak babestea du helburu.

… eta zelan funtzionatzen du?
Lehengo eta behin herritarren kexak hartzen ditu Euskal Herrian euskara erabiltzeko eskubidea ez bazaie errespetatu, ukatu bazaie edo euskaraz egiteagatik kaltetuak izan badira.

Ondoren, kexak bideratu egiten ditu erakunde publiko zein pribatuen aurrean eta, beharrezkoa denean, bide judizialera jo ere egiten du.

Eta horrez gain, hizkuntza-eskubideen betetze-egoeraren azterketak eta txostenak egiten ditu eta horiek euskal gizarteari eta Euskal Herriko administrazio-erakundeei aurkezten dizkie, euskaldunen hizkuntza-eskubideen egoeraren berri ematen du nazioartean eta harreman zuzena du munduko hainbat erakunderekin: Europako Kontseilua, Nazio Batuen Erakundea…, hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu eta bertako hizkuntza erabili eta gizarte-arlo guztietan garatzeko Euskal Herriko gizarteak duen eskubide gisa defendatzen ditu, eta amaitzeko, hizkuntza-eskubideekiko kontzientziatzea eta sentiberatzea lantzen ditu.
Beraz badakizu, euskaraz aritzeko eskubidea duzu. Ez utzi inori hizkuntz eskubideak urratzen, eta horrelakorik gertatzen bada… eman horren berri euskararen telefonoan!
Horretarako hiru bide dituzu:
-www.euskararentelefonoa.com webgunearen bidez
-902194332 edo 0559594948 telefonoen bidez
-UEMAko udaletxeetan dauden buzoien bidez

viernes, 21 de enero de 2011

Zer deritzozu tabakoaren kontrako lege berriari?

Urtarrillatik aurrera ezin da leku publiko itxi guztietan erre, Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE)  argitaratu zuenez. Tabakismoaren aurkako osasun neurrien Legeak 2006ko araudia aldatu eta osatzen du.
Hori horrela, zenbait toki zabaletan erretzea ere debekatzen da, besteak beste, institutuetako kanpoaldean, jolastokietan edo osasun-zentroen inguruetan.
Legearen arabera, hotelek, aterpetxeek eta ostatuek libre dituzten gelen % 30 erretzaileentzat gorde ditzakete. Horrez gain, kartzeletako presoek, ospitale psikiatrikoetako gaixoek eta zaharren egoitzakoek erretzeko erretserbatutako gelatan baino ez dute erretzeko baimenik izango.
Bitxikeriak bitxikeri, ibilgailu pribatuetan, nahiz eta adingabeak egon, helduaren esku egongo da erretzea.
Legearen testuan herritarren eskaerak betetzen direla ziurtatzen da, duela gutxi eginiko galdeketek dioten moduan. Horrez gain, adingabeei eta ostalaritzako langileei on egingo die, besteen tabakoaren kea inguruan izaten baitute.
Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den legea ez da otsailera arte onartuko eta are murriztaileagoa izango da.

Ostalariak aurka daude
Besteak beste, Espainiako Ostalarien Federazioa izan da lege berriaren aurka azaldu dena, sektorearen fakturazioa % 10 jaisteaz gain, 150.000 pertsona langabezian geratuko direla iragarri baitu.
Hala ere, Ekonomia Azterketen Institutuak egindako aurreikuspenen arabera, sektorean 50.000 postu galduko dira, hau da, ostalariek kalkulatutako zifraren bi herena.
Ostalaritzako salmenten beherakada eta berriztapena % 5 eta % 10 artekoa izango da; 2009ko kopuruekin alderatuz gero, 7.000 milioi euro gutxiago irabaziko dituzte.
Tabakismoak gaixotasunak eragin eta sahiestu daitekeen lehen kausa da. Urtean 50.000 pertsona baino gehiago behar baino lehen hiltzen dira.

Urtean osasun arazoetarako 100.000 milioi euroko aurrekontuan, % 15 tabakoarekin lotutako gaixotasunei aurre egiteko erabiltzen da.

Lege berri honekin, Europako Batzordeak ezarritako bideari jarraitzen dio Espainiak. Helburu nagusia, 2012an, Europako estatu guztietan itxitako esparruetan erretzea debekatua egotea da.

 Zure iritziaren zain gaude, anima zaitez zerbait esatera!

jueves, 20 de enero de 2011

EGA azterketara aurkeztu nahi duzu?

Matrikulazio epea urtarrilaren 10etik 21era arte zabalik egongo da.
Euskararen Gaitasun Agiria, hau da, EGA eskuratzeko asmoa baduzu, orain duzu izena emateko aukera. Urtarrilaren 10etik 21era bitartean deialdi irekian parte hartzeko matrikula egin dezakezu. Horretarako,  eskaera Internetez egin behar duzu nahitaez.

Urtean EGA ziurtagiria lortzeko bi deialdi ireki egiten dira, eta bertan parte hartzeko, nahikoa da urte barruan 17 urte edo gehiago betetzea eta deialdietako batean matrikulatzea

viernes, 14 de enero de 2011

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek 2010-2011rako Udal Euskaltegien finantzaketa hitzartu dute

Kultura Sailak udal euskaltegiak laguntzeko ahalegin handia egin du. Hala, 2010-2011 ikasturterako diru-laguntzetan % 12,5eko beherapena aurreikusten bazen ere, beherapen hori % 1,96koa soilik izango da, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren esfortzuari eta erakunde ezberdinen arteko elkarlanari esker.
Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek sinatu duten akordioaren helburu nagusia da udal euskaltegi bakoitzean dagoen euskarazko eskolen eskari errealari erantzuten saiatzea. Horrek dakar, alde batetik, aldez aurreko neurriraketarik ez ezartzea udal euskaltegi bakoitzaren finantzaketarako; eta bestetik, finantzaketa publikoaren eraginkortasuna bermatzea, euskaltegi bakoitzeko giza baliabideak eskari errealera egokitzeko ahalegina eginez. Adostutako irizpideen arabera, ikasturte honetan udal euskaltegiek bermatuak izango dituzke eskolak emateko baldintzak eta, beraz, hiritarrek eskolak jasotzekoak ere bai.
Blanca Urgell Kultura sailburuak, euskaltegiek egiten duten lan itzela goraipatu du. "Euskarari bultzada emateko euskaltegiek egiten duten lana ezinbestekoa eta goraipatzeko modukoa da. Eskerrak beraz, egunero-egunero euskaltegietan buru-belarri lanean ari zareten guztioi. Krisi ekonomikoak eragindako koiuntura ez da xamurra, eta ahalegin izugarria egin dugu euskaltegiei ahal izan dugun gutxiena eragiteko".
Helburu hori betetze aldera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta HABEk euskarako eskolen eskari homologatu osoa atenditzeko behar diren giza baliabideen soldata gordinen eta antzinatasunaren kostua finantzatuko dute, aldez aurreko neurriketarik aplikatu gabe. Finantzaketa hori HABEren deialdiaren bitartez gauzatuko da. Gainera, udal euskaltegietan dituzten matrikula-sarrerengatik aplikatzen den kenketa ezabatu egingo du. EUDELek, bere aldetik, udalek euren udal euskaltegietako baliabideak euskara-eskolen eskari homologatu errealera egokitu ditzaten bultzatuko du, horretarako egon daitezkeen aukera desberdinak erabiliz.

 

 

EUDELen ordezkaritza HABEn

Akordioaren sinaketan beste zenbait neurri eta ekimen ere adostu dira. Besteak beste, eta HABEren sorrera legean jasota ez badago ere, EUDELek ordezkari bat izango du aurrerantzean HABEren Zuzendaritza Batzordean.
Horrez gain, ikas-materialei dagokienez hiru egitasmo jarriko dira martxan. Batetik, BOGA programa eguneratuko da. Bestetik, autoikaskuntzarako planteamenduarekin, sarean, doan eta tutorizazio beharrik gabe, 60-80 orduko moduluak egingo dira alor profesional zehatzei zuzenduak. Eta azkenik, testu-liburu bat egingo da euskarazko lehen mailen irakaskuntzari zuzendua.
Hitzarmenarekin Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek 2009ko uztailaren 17an hartutako erabakiak berretsi dituzte. Adostutako irizpideak 2010-2011 ikasturtean egongo dira indarrean.
Diru-baliabideei dagokienez, ikasturteko lehen hiru hilabeteei dagokien ordainketa zuzenean egin zaie euskaltegiei; aldiz, gainerantzeko hilabeteei dagokiena deialdi bidez egingo da 2011. urteko lehen hilabeteetan.