Hona hemen poz-pozik gure asmakizun lehiaketaren irabazleak :
Zorionak!
Euskara on-line eta biziz
Agintzariko Euskara batzordearen Bloga
miércoles, 21 de diciembre de 2011
miércoles, 7 de diciembre de 2011
LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
Lehenengo saria “Asteburua” :
Rosa Garai
Bigarren saria “Relax”:
Mikel Gorostiza
Hirugarren saria: “Janaria”:
Fatima Sánchez, Daniel Gómez eta Maitane Ganzabal
Laugarren saria: “ El Corte Inglesen erosteko 30 euroko txartela”
Egoitz Basaras
Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei !!
viernes, 2 de septiembre de 2011
Kaixo denoi,
Oporrak pasa eta gero, martxan jarri gara eta berriro hemen gaude, geure euskara blogean, txintxo txintxo.
Oporraldi luzatu nahi dugun arren, denok buru belarri hasi behar dugu lanera. Beraz, idei berriren bat ondo datorkigu. Hona hemen bi proposamen:
- Eiseetan erabiltzaileekin pertsonal arloa landu behar dugu. Gure helburuen azpian autoestima garatzea dago beti. Batzuetan, nerabeekin lantzeko itxura (ile orrazkera, arropa, piercings…) aitzakia izan daiteke. Horretarako, nerabe talde batean, Eise Santutxun ileapantzaile terapeuta bat erabili dute. Hitzaldi labur bat eman ondoren bikotez jarri ziren eta elkarri egin zioten orrazkera. Simplea dirudi, baina ondorio harrigarriak atera zituzten.
Terapeuta honen web kontsulta dezakegu eta eiseko experientzia gehiago jakin nahi baduzue deitu hezitzaileei (94.411.50.19).
Hemen daukagu terapeuta honen web orria, berari buruz pixka bat ezagu dezagun: http://xuxiart.wordpress.com/pequeno-curriculum
Eragozpen bakarra dirua da, normalean eiseetan ez gaude diru sobran eta 50 euro ordukoa da, beraz, pentsatzekoa da. Hala eta guztiz ere, galdetzera animatzen zaituztegu!!!
- Bigarren proposamenari dagokionez, kontsumori buruzkoa da, Kontsumo gelak, hain zuzen. Eusko Jaularitzako zerbitzua denez dohanik da. Taldeentzako hitzaldiak eta tailerrak prestatzen dituzte. Gai dezente daude, adibidez: elikadura, teknologia-berriak, ciberbulling, erosketak eta abar.
Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte web gune honetan: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2262/eu/
Seguraski, zuek proposamen interesgarri asko dakizue, erabili duzuelako edo entzun duzuelako. Bi minutuan idatzi zure ideia, urtean zehar baten batek ziur erabiliko du.
viernes, 24 de junio de 2011
Urteko egunik luzeenean eguzkiak hamasei orduz argitzen du, eta gauak zortzi ordu baino ez du irauten. Antzinako garaietatik begiratzen du gizakiak zerura. Eguzkia, ilargia eta planeten kokapena direla-eta hainbat ohitura eta eraikin sortu dira gizarte guztietan.
Hiru astez eguzkia ez dela mugitzen ematen du. Hau da, egunak argitzean, eguzkia eskuinetara joan beharrean gorantz doala ikusten da. Solstizioaren garaian gertatzen da hori, Eguzkiaren ibilbidearen aldaketa horren lekuko dira gizartean zabaldu diren ohiturak eta erranak, esaterako, honakoa dio esaera zahar batek, San Juan egunari buruz: «Eguzkia dantzan altxatzen da».
San Juan gaua urteko gaurik motzena da eta urtero gure herrian, beste askotan bezalaxe, sutzar handia egiten dira, gaua heltzean eta errautsen gainetik salto egin behar da. San Juan suak, eta egun berarekin lotutako sinesmen eta ohitura asko, kristautasunaren aurreko festekin eta solstizioa gurtzearekin lotuta daude.
San Juan eguna opor saioren aurrelaria da, opor usai sumatzen dugu, oporretan euskaraz jarraitzeko aukera ezberdinak daudela gogoratzen dizuegu, hauen artean Uda lekuak euskaraz umeentzako,barnetegiak, etb.
Sarrera honekin San Juan usaia datorrela eta irailera arte agurtzen gara.
viernes, 10 de junio de 2011
EOI MATRIKULA OFIZIALA
Hurrengo hilabetean hasiko da epea 2011-12 matrikula oficiala egiteko: Ekainaren 29tik uztailaren 14ra.
Para animarnos a estudiar euskera, de una manera más económica y que suponga menos horas, la escuela de idiomas es una opción interesante. Semanalmente suponen algo más de 4 horas de clase y el pago del curso anual es de 70€. La pega que todos y todas comentamos es que no se avanza tanto como en un euskaltegi y mucho menos podemos esperar que se haga mintzapraktika. Pero tal y como andamos siempre con prisas y a falta de tiempo, es una forma de meternos poco a poco.
Orri honetan bilatu ahal duzue informazio gehiago.
viernes, 20 de mayo de 2011
SAHARA MARATOIA, 2011: “LASTERKETA BAT BAINO GEHIAGO”
Otsailaren amaieran munduko 25 herrialde baino gehiagoko 878 atletak parte hartu zuten Saharako El Aaiun, Auserd eta Smara errefuxiatuen kanpamenduen arteko Saharako XI. maratoian. Lasterketaren helburua Saharako herriak Aljeriako basamortu gogorrean bizi duen egoera gizarteratu eta salatzea da, eta bertako errefuxiatu kanpamenduetan laguntza humanitarioko proiektuak bideratu ahal izateko diru laguntzak jasotzea.
Kirol proba Aljeriako basamortuan aurkitzen diren saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, Tinduf hiriaren inguruan antolatzen dute eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Korrikalarien artean, Ainhoa Solozabal, (Agintzariko Euskara Koordinatzailea eta Zuzendaritza taldeko kidea) beste hainbat euskaldunekin batera; ilusioz, gogoz lasterketan parte hartu du, izan ere 10km egiteko kemena eta adorea izan du. Atzerantz begira, esperientzia ahaztezin bat lez kontatzen digu han bizitakoa, ikusitakoa, sentitutakoa…
Euskara Batzordekoek, berarekin hitz egiteko aukera izan dugu, han bizitakoari hitzak jartzeko eskatu diogu Ainhoari, egunotan zerbitzuetan jasoko dituzuelarik bere berbak, irakurgai izango duzue entrebista osoa! Eskerrak eman Ainhoari, batetik han bizitakoa gurekin konpartitzearren eta bestetik, hiru hamarkadako sufrimenduak, belaunaldiz belaunaldi igaro dena eta milaka gizakien itxaropena ehorzten duena Tinduf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan euren jaioterritik urrun basamortu idorrenean, hor dirauela gogoraztearren.
Eskerrik asko Ainhoa!
martes, 22 de marzo de 2011
Korrika Mezua
Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?
AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA¹ da:
AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA¹ da:
Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina…
Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.
Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.
Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.
Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.
Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.
Euskalakaria alaia da.
Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.
Euskalakaria bizizalea da.
Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.
Euskalakaria bizizalea da.
Euskalakaria naiz ni.
Euskalakaria haiz hi
Euskalakaria da bera.
Euskalakaria haiz hi
Euskalakaria da bera.
Euskalakariak gu gara.
Euskalakaria zara zu.Euskalakariak zuek zarete.
Euskalakariak haiek dira.
Euskalakaria zara zu.Euskalakariak zuek zarete.
Euskalakariak haiek dira.
Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe. Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe.
Tipi-tapa, tipi-tapa… Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia eta protagonismoa aldarrikatu nahi ditugu.
Tipi-tapa, tipi-tapa… Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakari izango diren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azken helburua.
Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)