viernes, 20 de mayo de 2011

SAHARA MARATOIA, 2011: “LASTERKETA BAT BAINO GEHIAGO”




Londres, Berlin, New York, Honolulu, Amsterdam, Rio de Janeiro...munduko hiri askotan egiten dira maratoiak.  Batzuk besteak baino ezagunagoak, ospetsuagoak, jendetsuagoak; baina denetan bereziena dena Saharakoa da, munduan bakarra baita errefuxiatu kanpamendu batean eta basamortuan burutzen dena.

Otsailaren amaieran munduko 25 herrialde baino gehiagoko 878 atletak parte hartu zuten Saharako El Aaiun, Auserd eta Smara errefuxiatuen kanpamenduen arteko Saharako XI. maratoian. Lasterketaren helburua Saharako herriak Aljeriako basamortu gogorrean bizi duen egoera gizarteratu eta salatzea da, eta bertako errefuxiatu kanpamenduetan laguntza humanitarioko proiektuak bideratu ahal izateko diru laguntzak jasotzea.

Kirol proba Aljeriako basamortuan aurkitzen diren saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, Tinduf hiriaren inguruan antolatzen dute  eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Korrikalarien artean, Ainhoa Solozabal, (Agintzariko Euskara Koordinatzailea eta Zuzendaritza taldeko kidea) beste hainbat euskaldunekin batera; ilusioz, gogoz lasterketan parte hartu du, izan ere  10km  egiteko kemena eta adorea izan du. Atzerantz begira, esperientzia ahaztezin bat lez kontatzen digu han bizitakoa, ikusitakoa, sentitutakoa…

Euskara Batzordekoek, berarekin hitz egiteko aukera izan dugu, han bizitakoari hitzak jartzeko eskatu diogu Ainhoari,  egunotan zerbitzuetan jasoko dituzuelarik bere berbak, irakurgai izango duzue entrebista osoa! Eskerrak eman Ainhoari,  batetik han bizitakoa gurekin konpartitzearren eta bestetik, hiru hamarkadako sufrimenduak, belaunaldiz belaunaldi igaro dena eta milaka gizakien itxaropena ehorzten duena Tinduf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan euren jaioterritik urrun basamortu idorrenean, hor dirauela gogoraztearren. 
Eskerrik asko Ainhoa!

martes, 22 de marzo de 2011

Korrika Mezua

 

 

Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?
AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA¹ da:


Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina…
Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.
Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.
Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.
Euskalakaria alaia da.
Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.
Euskalakaria bizizalea da.
Euskalakaria naiz ni.
Euskalakaria haiz hi
Euskalakaria da bera.
Euskalakariak gu gara.
Euskalakaria zara zu.
Euskalakariak zuek zarete.
Euskalakariak haiek dira.
Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe. Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe.
Tipi-tapa, tipi-tapa… Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia eta protagonismoa aldarrikatu nahi ditugu.
Tipi-tapa, tipi-tapa…  Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakari izango diren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azken helburua.
Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!

viernes, 25 de febrero de 2011

"ZER GARA GU, NOR GARA GU"



 HAURRENTZAKO ETA EUSKARA IKASLEENTZAKO JOKOA
Guraso batek bere seme-alabek jolasen bidez euskal kultura ezagutzeko eginiko jokoa da 'Zer gara gu, nor gara gu'. Haurrentzako pentsatua da, bai, baina Gotzon Barrueta egileak  dionez, makina bat euskaltegitan ere ari dira dagoeneko erabiltzen, ikasleen artean euskaraz jolastu eta aldi berean Euskal Herriari buruzko jakingarriak ikasteko.

Jokoan honelako galderak aurki ditzakegu: 'Nor da Bizkaiko idazlerik ezagunena, Kirmen Uribe ala Mortadelo?' Erantzuna errazegia dela? Ba, hala ere jokoak engantxatu egiten omen du. Zergatik? Gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen linka:




Beraz, jolastera animatzen zaituztegu eta ea nor den irabazle………..

viernes, 11 de febrero de 2011

Aurten aurkeztuko naiz Hezkuntzako Eskoletako azterketara, zer egin behar dut?? Ea hemen, MATRIKULA LIBREARI BURUZKO INFORMAZIOA:





Gogora ezazu eskaera egiteko eta ordaintzeko epea  otsailaren  11ko martxoaren 4ko arte izango dela, biak barne.


Hemen ditugu euskarako baliokidetzak:


viernes, 28 de enero de 2011

"Aquí se habla en español", "Usted me ha entendido y no hace falta más", "En español o no entras"
"Ici on parle en français!", "Vous m’avez compris", "En français sinon vous ne rentrez pas"…

NOIZBAIT HONELAKORIK ERANTZUN AL DIZUTE?
Ba, horrelakoetan jo ezazu... EUSKARAREN TELEFONORA!
"Euskararen telefonoa" Hizkuntz Eskubideen Behatokiak sortutako doako zerbitzua da. Hizkuntza-eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahi duen zerbitzu hau, Euskal Herriko edozein herritarren eskura dago.
Zerbitzu honen egitekoak honako hauek dira:
-Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak babestu eta defendatu ez ezik urratzen direnean salatu ere egiten ditu.
-Euskal Herrian euskaraz hitz egiteko, administrazioari zuzendu eta administraziotik zerbitzuak jasotzeko (osasuna, hezkuntza, justizia, informazioa edo beste edozein zerbitzu), bai eta orokorrean gizarteak eskaintzen dituen aukerak euskaraz baliatzeko euskal hiztunek dituzten eskubideak babestea du helburu.

… eta zelan funtzionatzen du?
Lehengo eta behin herritarren kexak hartzen ditu Euskal Herrian euskara erabiltzeko eskubidea ez bazaie errespetatu, ukatu bazaie edo euskaraz egiteagatik kaltetuak izan badira.

Ondoren, kexak bideratu egiten ditu erakunde publiko zein pribatuen aurrean eta, beharrezkoa denean, bide judizialera jo ere egiten du.

Eta horrez gain, hizkuntza-eskubideen betetze-egoeraren azterketak eta txostenak egiten ditu eta horiek euskal gizarteari eta Euskal Herriko administrazio-erakundeei aurkezten dizkie, euskaldunen hizkuntza-eskubideen egoeraren berri ematen du nazioartean eta harreman zuzena du munduko hainbat erakunderekin: Europako Kontseilua, Nazio Batuen Erakundea…, hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu eta bertako hizkuntza erabili eta gizarte-arlo guztietan garatzeko Euskal Herriko gizarteak duen eskubide gisa defendatzen ditu, eta amaitzeko, hizkuntza-eskubideekiko kontzientziatzea eta sentiberatzea lantzen ditu.
Beraz badakizu, euskaraz aritzeko eskubidea duzu. Ez utzi inori hizkuntz eskubideak urratzen, eta horrelakorik gertatzen bada… eman horren berri euskararen telefonoan!
Horretarako hiru bide dituzu:
-www.euskararentelefonoa.com webgunearen bidez
-902194332 edo 0559594948 telefonoen bidez
-UEMAko udaletxeetan dauden buzoien bidez

viernes, 21 de enero de 2011

Zer deritzozu tabakoaren kontrako lege berriari?

Urtarrillatik aurrera ezin da leku publiko itxi guztietan erre, Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE)  argitaratu zuenez. Tabakismoaren aurkako osasun neurrien Legeak 2006ko araudia aldatu eta osatzen du.
Hori horrela, zenbait toki zabaletan erretzea ere debekatzen da, besteak beste, institutuetako kanpoaldean, jolastokietan edo osasun-zentroen inguruetan.
Legearen arabera, hotelek, aterpetxeek eta ostatuek libre dituzten gelen % 30 erretzaileentzat gorde ditzakete. Horrez gain, kartzeletako presoek, ospitale psikiatrikoetako gaixoek eta zaharren egoitzakoek erretzeko erretserbatutako gelatan baino ez dute erretzeko baimenik izango.
Bitxikeriak bitxikeri, ibilgailu pribatuetan, nahiz eta adingabeak egon, helduaren esku egongo da erretzea.
Legearen testuan herritarren eskaerak betetzen direla ziurtatzen da, duela gutxi eginiko galdeketek dioten moduan. Horrez gain, adingabeei eta ostalaritzako langileei on egingo die, besteen tabakoaren kea inguruan izaten baitute.
Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den legea ez da otsailera arte onartuko eta are murriztaileagoa izango da.

Ostalariak aurka daude
Besteak beste, Espainiako Ostalarien Federazioa izan da lege berriaren aurka azaldu dena, sektorearen fakturazioa % 10 jaisteaz gain, 150.000 pertsona langabezian geratuko direla iragarri baitu.
Hala ere, Ekonomia Azterketen Institutuak egindako aurreikuspenen arabera, sektorean 50.000 postu galduko dira, hau da, ostalariek kalkulatutako zifraren bi herena.
Ostalaritzako salmenten beherakada eta berriztapena % 5 eta % 10 artekoa izango da; 2009ko kopuruekin alderatuz gero, 7.000 milioi euro gutxiago irabaziko dituzte.
Tabakismoak gaixotasunak eragin eta sahiestu daitekeen lehen kausa da. Urtean 50.000 pertsona baino gehiago behar baino lehen hiltzen dira.

Urtean osasun arazoetarako 100.000 milioi euroko aurrekontuan, % 15 tabakoarekin lotutako gaixotasunei aurre egiteko erabiltzen da.

Lege berri honekin, Europako Batzordeak ezarritako bideari jarraitzen dio Espainiak. Helburu nagusia, 2012an, Europako estatu guztietan itxitako esparruetan erretzea debekatua egotea da.

 Zure iritziaren zain gaude, anima zaitez zerbait esatera!

jueves, 20 de enero de 2011

EGA azterketara aurkeztu nahi duzu?

Matrikulazio epea urtarrilaren 10etik 21era arte zabalik egongo da.
Euskararen Gaitasun Agiria, hau da, EGA eskuratzeko asmoa baduzu, orain duzu izena emateko aukera. Urtarrilaren 10etik 21era bitartean deialdi irekian parte hartzeko matrikula egin dezakezu. Horretarako,  eskaera Internetez egin behar duzu nahitaez.

Urtean EGA ziurtagiria lortzeko bi deialdi ireki egiten dira, eta bertan parte hartzeko, nahikoa da urte barruan 17 urte edo gehiago betetzea eta deialdietako batean matrikulatzea