jueves, 28 de octubre de 2010

Gaur, 2010eko urriaren 27an, Agintzariko Euskara Batzordea, gurekin elkarlanean ari den Emun Kooperatibako teknikariarekinn bildu da.

Dakizuenez, helburua, Agintzarin dagoen euskararen egoera azteartzea da. Horretarako, azken hilabete hauetan pasatutako inkesten emaitzak bildu dira.

Hona hemen atera diren datu batzuk:

Gaur egungo euskararen ulermen maila nahiko altua da, %90eko, gutxi gora behera. Hitz egiterakoan, zein irakurtzekoan, zein idazterakoan euskararen ezagutza eta erabilera ez da hain altua.

Kontuan izatekoa da %86’61ak, nozbait euskara ikasi duela, baina gaur egun bakarrik %14’17a ikasten ari da.

Hau, gure lanaren sarrera bat baino ez da izan, hemendik aurrera Agintzariko Euskara Planari buruzko informazio gehiago jasotzeko aukera izango duzue.


Hoy 27 de octubre de 2010 la Comisión de Euskara se ha reunido junto con Emun Cooperativa Elkartea.

Como sabéis el objetivo es analizar el estado del euskara en Agintzari. Para ello se han recogido los resultados de las encuestas realizadas en estos últimos meses.

Aquí tenemos algunos datos:

Hoy por hoy el nivel de comprensión del euskara es bastante alto, de un 90% más o menos. Tanto en la expresión oral, como en la escrita, como en la comprensión lectora, el nivel de conocimiento y utilización del euskara no es tan alto.

Hay que tener en cuenta que el 86,61% ha estudiado euskara alguna vez aunque, en la actualidad, sólo lo está haciendo un 14, 17%.

Esto sólo es una muestra del trabajo que se está realizando, en adelante tendremos la oportunidad de recibir más información sobre el Plan de Euskara de Agintzari.

viernes, 22 de octubre de 2010

NAFARROA OINEZ

Nafarroa Oinez Nafarroako Ikastolen jaia da. Urtero Nafarroako ikastola ezberdin batek hartzen du bere gain jai honen antolakuntza eta 80.0000-100.000 pertsonen artean biltzen ditu. Egun horretarako, zazpi bat kilometroko ibilbidea prestatzen da, eta bertan gune desberdinak kokatzen dira, adin eta gustu guztietarako, gorputz eta gogo behar guztiak asebetetzeko.
Badakizue lehenengo Nafarroa Oinez 1981 urtean izan zela?! Ba bai, gainera, Euskal Herriko beste lurraldeetara ere zabaldu zen, bakoitzean izen eta nortasun propioa hartuz: Bizkaian, Ibilaldia; Gipuzkoan, Kilometroak, Araban, Araban euskaraz, eta Iparraldean, Herri Urrats.
Aurten Paz de Ziganda ikasolan izan da eta haien aurreikuspenak bete egin dira Atarrabiako Nafarroa Oinezean.

martes, 5 de octubre de 2010

Zure Zain geunden

Ongi etorri Agintzariko Euskara Planaren blog berrira. Jakingo duzuen bezala Agintzarin Euskara Plan bat jarri dugu martxan duela gutxi, besteak beste, Agintzariko euskararen egoera zein den ezagutu eta egin dezakeguna zer den ezagutu eta planifikatzeko helburuarekin.
Ilusio handiz ekin diogu bide berri honi baina bidea kolore desberdinez margotzeko zu bezalako bidelagunak behar ditugu. Zuk ere gurekin konpartitu, ezagutu, ikusi, ikasi, sentitu, hitz egin… nahi baduzu hau da zure txokoa!
Blog hau Agintzariko Euskara Batzordeak kudeatuko du, batzorde horretan Agintzariko sei langilek eta euskara teknikariak parte hartzen dugu: Carmen Alonso, Marta Gomez, Josune Polancos, Oihane Cabello, Oihana Eizagirre,Ainhoa Solozabal eta Maite Berriozabal.
Euskararen inguruko zuen proposamenak, gogoak, iradokizunak… jasotzeko eta lantzeko gaude. Beraz, euskararen inguruko edozein gai landu gura baduzue gutako edozeinengana jo dezakezue.
Pausu txikiak emanez, urratsez-urrats bihur dezagun blog hau guztion elkargune!
Ongi etorri Agintzariko euskararen mundura!