viernes, 22 de octubre de 2010

NAFARROA OINEZ

Nafarroa Oinez Nafarroako Ikastolen jaia da. Urtero Nafarroako ikastola ezberdin batek hartzen du bere gain jai honen antolakuntza eta 80.0000-100.000 pertsonen artean biltzen ditu. Egun horretarako, zazpi bat kilometroko ibilbidea prestatzen da, eta bertan gune desberdinak kokatzen dira, adin eta gustu guztietarako, gorputz eta gogo behar guztiak asebetetzeko.
Badakizue lehenengo Nafarroa Oinez 1981 urtean izan zela?! Ba bai, gainera, Euskal Herriko beste lurraldeetara ere zabaldu zen, bakoitzean izen eta nortasun propioa hartuz: Bizkaian, Ibilaldia; Gipuzkoan, Kilometroak, Araban, Araban euskaraz, eta Iparraldean, Herri Urrats.
Aurten Paz de Ziganda ikasolan izan da eta haien aurreikuspenak bete egin dira Atarrabiako Nafarroa Oinezean.

1 comentario:

  1. Bidegorri ere euskararen alde. Datorren urtean KORRIKA berriro etorriko da. Zergaitik agintzarik ez du erosiko kilometroren bat?
    Agintzari ere euskararen alde!!!

    ResponderEliminar