martes, 5 de octubre de 2010

Zure Zain geunden

Ongi etorri Agintzariko Euskara Planaren blog berrira. Jakingo duzuen bezala Agintzarin Euskara Plan bat jarri dugu martxan duela gutxi, besteak beste, Agintzariko euskararen egoera zein den ezagutu eta egin dezakeguna zer den ezagutu eta planifikatzeko helburuarekin.
Ilusio handiz ekin diogu bide berri honi baina bidea kolore desberdinez margotzeko zu bezalako bidelagunak behar ditugu. Zuk ere gurekin konpartitu, ezagutu, ikusi, ikasi, sentitu, hitz egin… nahi baduzu hau da zure txokoa!
Blog hau Agintzariko Euskara Batzordeak kudeatuko du, batzorde horretan Agintzariko sei langilek eta euskara teknikariak parte hartzen dugu: Carmen Alonso, Marta Gomez, Josune Polancos, Oihane Cabello, Oihana Eizagirre,Ainhoa Solozabal eta Maite Berriozabal.
Euskararen inguruko zuen proposamenak, gogoak, iradokizunak… jasotzeko eta lantzeko gaude. Beraz, euskararen inguruko edozein gai landu gura baduzue gutako edozeinengana jo dezakezue.
Pausu txikiak emanez, urratsez-urrats bihur dezagun blog hau guztion elkargune!
Ongi etorri Agintzariko euskararen mundura!

1 comentario:

  1. Non gogoa, han zangoa!!! Lema honekin saiatuko gara euskera gero eta gehiago hitz egiten. Ea denon artean lortzen dugun!!!

    ResponderEliminar