viernes, 5 de noviembre de 2010


EA ASMATZEN DUZUN BIHARKO EGURALDIA
Hona hemen gaurko eguraldia
Goiz-lanbroa eta lainoguneak izango ditugu zokoetan eta hodei hondar batzuk ere bai zeruan goiz partean. Baina gainerako orduetan giro eguzkitsua; zerua nahiko urdin ikusiko da, gainera. Tenperaturari dagokionez, gorabehera handirik ez, eguneko maximoak 20 eta 22 ºC artean kokatuko dira.
·                           Tenperaturak
·                           Bilbao: 14 - 22 ºC
·                           Donostia: 13 - 20 ºC
·                           Gasteiz: 8 - 21 ºC
·                           Iruña: 10 - 21 ºC
·                           Baiona: 11 - 19 ºC
·                           Donibane Garazi: 13 - 21 ºC
Baina zer gertatuko da bihar eta etsi?
Azken bolada honetan oso eguraldi ona eduki dugu lan egunetan baina asteburua heltzen denean eguraldia okertu da.
Etxeko igogailuan hizpide nagusia, harategian bere txandaren zain
dagoen jendearen artean ere bai. Egunean zehar zenbat hitz egiten den
eguraldiari buruz ez dago kalkulatzerik. Ohikoena, iragarpenak
albistegiaren ondoren ikustea izaten da, baina Interneten ere badira
horretarako baliabideak. Gainera, askotan, informazio sakonagoa ematen dute.

Ea asmatzera ausartzen zaren zelako eguraldia egingo duen bihar.......

1 comentario:

  1. A egi borobila, eskerrak eman behar dizkiogu eguraldiari........sarritan, fase sozialetan lehen berbak apurtzeko erabiltzen baitugu. Bestalde,eguraldia dela eta ezin kexatu orain arteko eguraldiaz, ea udazken bikaina eta negu biguna disfrutatezko aukera daukagu. Zuei berriz,Blog honen arduradunoi udaberriko klima opa dizuet, orrialde honek bere fruituak lora ditzan........segi aurrera

    ResponderEliminar